sábado, 28 de noviembre de 2009

Abenduaren 5 eta 6ko partidak, emaitzak

Usurbil 1-4 Urnieta jubenilak
Harane. Larunbata 5. 16:00

Tolosa 2-1 Urnieta kadeteak
Usabal. Larunbata 5. 10:00

Urnieta infantila. Atsedena

domingo, 22 de noviembre de 2009

Azaroaren 28 eta 29ko partidak, emaitzak

Martutene 2 - 0 Urnieta erregionala
Martutene. Larunbata 28. 17:30.

Urnieta jubenilak 3 - 0 Idiazabal
Urnieta. Igandea 29. 16:00.
Golak: Yeray, Iban Bruna, Urru.
Kronika: Ez da historiara pasako larunbateko partida. Zelai erdian huts egin zuten bi taldeek. Hala ere, etxekoak erraz atera zuten aurrera partida. Gorritxoek eman zioten zelai erditik hasiera partidari, eta Idiazabalgoek baloirik ukitu baino lehen iritsi zen lehenengo gola. Gol ugari izango ziren itxura hartu bazuen ere partidak, lehenengo zati osoan ez zen gehiago ikusteko aukerarik izan. Bigarren zatian jokoak bide berdinetik jarraitu zuen, baloi luzeak alde batera eta bestera eta gol aukera bakarrak etxeko taldeak egin eta alferrik galtzen zitueneak. Hala ere, partida bukatu aurretik nola edo hala beste bi gol egitea lortu zuten. Idiazabalgoak erakutsi zuten zergatik diren sailkapenaren azken postuaren jabe. Franen mutilak garaipen honekin ia ziurtaturik dute igoera faserako sailkatzea. Larunbatean Usurbilen jokatuko duten partidan erabakia geratu liteke sailkatze hori.

Urnieta kadeteak 1 - 1 Idiazabal
Urnieta. Igandea 29. 10:30.

Euskalduna 0 - 1 Urnieta infantilak
Allurralde. Larunbata 28. 11:00.

Urnieta infantil txiki 3 - 0 Ekintza
Urnieta. Larunbata 28. 12:00.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Azaroaren 21 eta 22ko partidak, emaitzak

Urnieta erregionala 2 - 1 Usurbil
Urnieta. Larunbata 21. 16:00

Mundarro 1 - 2 Urnieta jubenilak
Zarkumendegi. Larunbata 21. 15:30

Golak: Iban Bruna, Endika Garcia.

Kronika: Ez zen izan partida ikusgarria larunbatekoa, Astigarragako belar naturaleko zelaiak ez baitu luzimendurako aukera handirik ematen. Gauzak horrela, bi taldeek aireko jokoa egin zuten. Lehenengo zatian etxeko taldea nagusitu zen jokoan baina gorritxoak aurreratu ziren markagailuan Ibanek egindako gol polit batekin. Bigarren zatian Mundarrokoek partidaren bila atera ziren lehenengo minututik eta urnietarrak atzean sendo eutsiz eta kontraerasora jokatuz emaitza mantentzen saiatu ziren. Partida bukaeratik gertu zela berdinketaren gola iritsi zen, orduan Franen mutilak aurrera jo zuten eta baita garaipena emango zien bigarren gola lortu ere. Garaipen honekin igoera fasea jokatzeko urrats sendoa eman zuten.

Intxurre 0 - 3 Urnieta kadeteak
Elorri. Larunbata 21. 11:00

Urnieta infantilak 5 - 5 Billabona
Urnieta. Larunbata 21. 11:30

Intxaurrondo 1 - 6 Urnieta infantil txiki.
Matigoxotegi. Larunbata 21. 13:00

jueves, 5 de noviembre de 2009

Azaroaren 14 eta 15eko partidak, emaitzak

Roteta 1 - 1 Urnieta erregionala
Herrera. Larunbata 14. 17:30

Urnieta Jubenilak 2 - 1 Intxurre
Urnieta. Larunbata 14. 16:00
Golak: Iban Bruna, beren atean.
Kronika: Joko maila ezberdineko bi talde ikusi genituen larunbateko partidan. Hasieratik etxeko taldea, baloia ondo mugituz, jaun eta jabe izan zen jokoan. Hala ere, ez zuten jakin izandako aukera ugariak aprobetxatzen eta behin eta berriz atezainaren eskuetara edo kanpora joaten ziren jaurtiketak. Atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritsi ondoren, bigarren zatian iritsi zen etxekoen lehenengo gola. Orduan jokatu zituen Alegiko taldeak minuturik onenak eta berehala lortu zuten berdintzea. Handik aurrera gorritxoak berriro partidaren jabetza hartu zuten baina golik ezin eginik jarraitu zuten. Azkenean Intxurreko defentsa batek bere atean sartutako golak eman zien garaipena. Garaipen honekin hirugarren postuan jarraitzen dute baina asteburuan Astigarragako Mundarro talde gogorra izango dute aurrean.

Urnieta kadeteak 2 - 3 Euskalduna
Urnieta. Larunbata 14. 11:45

Urnieta infantilak 1 - 2 Aralar Intxurre
Urnieta. Larunbata 14. 10:15

Urnieta infantil txiki. Atsedena.

miércoles, 4 de noviembre de 2009

Azaroaren 7ko partidak, emaitzak

Urnieta erregionala - Touring
Urnieta. Larunbata 7. 16:00 (zintzilik)

Segura 4 - 3 Urnieta jubenilak
Alustiza. Larunbata 7. 16:00
Golak: Endika Garcia (2), Ander Hernandez.
Kronika: Haize hotz eta euripean jokatutako partida beroa izan zen. Bi taldeak zelairatu ziren garaipenaren bila eta lehia bizia ikusi ahal izan zen. Zelaiko ur putzu ugariek ez zuten utzi joko ikusgarririk egiten eta ondorioz joko luzea eginez aritu ziren bi teldeak. Etxekoak errazago iristen baziren ere urnietarren atera, hauek izan ziren lehenak gola egiten. Segurako taldeari gol bat anulatu ondoren aldeko penalti batean berdinketaren gola egin zuten. Franen mutilak gogo berdinarekin jokatzen jarraitu zuten eta urrutiko jaurtiketa batekin berriro aurreratu egin ziren. Hala ere, atsedenaldirako etxekoek berdintzea lortu zuten. Bigarren zati mugituan berriro urnietarrak aurrea hartu zuten. Arbitroak adierazi gabe utzitako penalti bat eta bi jokalari kanporatu izana erabakiorra izan zen azken emaitzan. Seguragoak 10ekin eta Urnietakoak 9rekin jokatzen ari zirela etorri ziren etxekoen azken bi golak eta garaipena. Azken boladan ohikoa bihurtzen ari da arbitroari "hitz egiteagatik" urnietarrak txartelak ikustea.


Urnieta kadeteak. Atsedena.

Tolosa 1 - 12 Urnieta infantilak
Usabal. Larunbata 7. 12:30.

Urnieta infaltil txiki 1 - 5 Martutene
Urnieta. Larunbata 7. 11:30