miércoles, 28 de abril de 2010

Asteburuko partidak, maiatzak 1-2

Jubenila Jubenilen
Igoera Fasea
Intxaurrondo –Urnieta
Larunbata, 1. 17:15, Matigoxotegi

Miren Bihotza–Urnieta Inf Txiki
Larunbata, 1. 10:30, Matigoxotegi

Urnieta SenM–Dunboa
Larunbata, 1. 12:15, Urnieta

Urnieta InfM–Oiartzun
Igandea, 2. 09:15. Urnieta

Urnieta KadM–Ikasberri
Igandea, 2. 10:45. Urneita

lunes, 26 de abril de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea: Urnieta 2–2 Behobia

Urnieta 2–2 Behobia
Golak: Dani Gomez, Unai Lizeaga.
Igoera Fasea, JUBENILAK. Partida borrokatua eta erritmo bizikoa jokatu zuten Urnietako jubenilek. Lehenengo zatian eroso samar jokatuz eta baloia atzetik jokatzen hasiz gol aukera ugari sortu zituzten. Tamalez, bat ere ez zen sareetara joan. Horrela, atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin joan ondoren, bigarren zatian etorri ziren golak. Behobiarrak izan ziren aurrea hartu zutenak baina berehala izan zuten gorritxoak aldeko penalti argi bat eta Danik ez zuen hutsik egin. Berriro kanpotarrak aurreratzea lortu bazuten ere, korner baten hantzeko diren Manexen alboko sakea Unaik buruz errematuta iritsi zen berdinketa. Partidaren azken jokaldian etxekoek hirugarren gola egiteko aukera paregabea galdu zuten, eta puntu banaketarekin amaitu zen larunbatekoa.

jueves, 22 de abril de 2010

Asteburuko partidak, apirilak 23-24

Urnieta JubM–Behobia
Igoera fasea
Larunbata, 24. 16:00. Urnieta

Urnieta Erregionala–Martutene

Larunbata, 24. 17:45. Urnieta

Mutriku Txiki–Urnieta KadM
Larunbata, 24. 16:00. San Miguel

Sanse–Urnieta InfM
Larunbata, 24. 09:00. Felix Garin

Oiartzun–Urnieta InfM txiki
Larunbata, 24. 11:15. Karla Lekuona

lunes, 19 de abril de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea: Amaikak Bat 2–0 URNIETA

Amaikak Bat 2–0 URNIETA
Igoera Fasea, JUBENILAK. Franen taldeak Debako Errotazar futbol zelaian ezin izan zuen punturik urratu. Egiari zor, emaitzak besterik adierazten baldin badu ere partida ona jokatu arren, agerian geratu zen egun bi taldeen artean dagoen aldea. Lehenengo zatian, bi taldeen jokoa berdintsua izanagatik gol aukerarik onenak gorritxoenak izan ziren, baina etxeko atezainaren geldiketa bikainak batzuetan, eta urnietarren punteria faltak besteetan, eragotzi zuten markagailuan aurrea hartuta aldageletara joatea.
Bigarren zatian, gehiago izan zen etxeko taldea, eta bi golak etorri ziren, eta handik aurrera ezer gutxi, debarrak jokoa kontrolatzearekin konformatu baitziren. Ia-ia espero zena gertatu zen, eta ez zitzaien hiru puntu garrantzitsuei ihes egiten utzi. Inondik espero ez zena zaletu batzuk harmailetan sortutako iskanbila izan zen, benetan lotsagarria.
Gorritxoek Behobiaren kontra jokatuko dute datorren larunbatean, eta etxeko puntuei ezin zaie ihes egiten utzi oraindik eskura dagoen hirugarren postua lortzeko.