jueves, 25 de febrero de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea

Baskonia 1–3 Urnieta
Golak: Endika (3)
Otsailak 22. Ez zen partida ikusgarria izan astelehen gauean Martutenen jokatutakoa. Zelai erdian joko trabatua eta gol aukera gutxi ate batean zein bestean, baina urnietarrek ondo baliatu zituzten aukera gutxi horiek. Partidaren azkenaldian bi egunetan jokatzen zuten bigarren partida zela nabaritu zen bi taldeetako jokalariengan eta jokoak nabarmen behera egin zuen. Larunbatean Herrerako zelaian irabaziz sendotu lezakete astelehenean berreskuratutako sailkapeneko 2. postua.

Pasajes 2–1 Urnieta 1
Gola: Jon Ander.
Otsailak 20. Partida berdindua talde gogor baten aurkakoa. Ez zuten galtzerik merezi izan, baina arerioaren ate aurrean sortutako aukera ugariak aprobetxatzen ez zuten jakin. Arbitroren jarduna ere penagarria izan etxekoen joko gogorra behin eta berriz zigorrik gabe utziaz.

Igoera fasea, sailkapena. 7. Jardunaldia:
1.Sanse. 16
2.Urnieta K.E. 12
3.Real Union Club B 11
4 .Amaikak Bat F.T. 10
5.Eas-08 9
6.Behobia C.D. 8
7.Intxaurrondo C.D.B 7
8 .Aretxabaleta B Arizmendi 7
9.Pasajes C.D. 7
10.Vasconia C.D. 4

Jokaldi onenak Aiurri. com gunean:
  • 2010-02-20. On Bosko zelaia. Pasajes 2–1 Urnieta. (Urnietako taldea jantzi urdinarekin)
  • 2010-02-22. Martutene zelaia. Baskonia 1–3 Urnieta. (Urnietako taldea jantzi zuriarekin).

Asteburuko partidak, otsailak 27-28

Martutene–Urnieta KadM
Larunbata, 27. 13:45. Martutene

Mariño–Urnieta InfM
Larunbata, 27. 12:0. Artia

Zarautz K.E.–Urnieta Inf.Txiki
Larunbata, 27. 10:00. Asti Txiki

Urnieta Erreg.–Behobia
Larunbata, 27. 17:00. 17:00. Urnieta

Eas 08–Urnieta JubM Igoera Fasea
Igandea, 28. 16:00. Herrera

jueves, 18 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, otsailak 20-21

Tolosa–Urnieta Erregionala
Larunbata, 20. 15:30. Urnieta

Pasajes–Urnieta Jubenilak Igoera fasea
Larunbata, 20. 11:00. Don Bosco

Baskonia-Urnieta Jubenilak Igoera fasea
Astelehena, 22. 20:30. Martutene (elurtearengatik atzeratutakoa)

Zestoa–Urnieta Kadeteak
Larunbata, 20. 12:30. Iraeta

Oiartzun–Urnieta Infantilak
Larunbata, 20. 13:00. Karla Lekuona

Urnieta Infantil Txiki–Kostkas
Larunbata, 20. 11:45. Urnieta

Sto. Tomas Lizeoa–Urnieta Infantil F8 Neskak
Larunbata, 20. 13:45. Berio

lunes, 15 de febrero de 2010

Asteburuko emaitza, otsailak 13-14

Sanpedrotarra 2–1 Urnieta Erreg.
Urnieta infM 3-1 Sanse
Urnieta JubM 1–2 Intxaurrondo
Golak: Ander Hernandez.
Kronika: Larunbateko partidan Franen mutilek kale egin zuten teoriz apalago zen talde baten aurrean. Lehen zatian erabakita geratu zen partida, kanpotarrak aurreratu ziren markagailuan eta etxekoek berehala lortu bazuten ere berdinketaren gola, donostiarrak atsedenaldiaren aurretik berriro aurreratzea lortu zuten urrutitik eginiko jaurtiketa batekin. Bigarren zatian, gorritxoek behin eta berriz izan zituzten gol aukerak baina ez zuten asmatu atea zulatzen eta partidak eta puntuak ihes egin zieten. Datorren asteburua berezia izango da, lehenik larunbatean goizeko 11:00etan Pasajes taldearen aurka jokatuko dute Oreretako Don Bosko futbol zelaian, eta datorren astelehenean iluntzeko 20:30ean jokatuko dute elurtea zela atzeratuta geratutako partida Baskonia taldearen aurka Martuteneko futbol zelaian. Ea bi garaipen lortu eta asteburu honetan galdutako sailkapeneko bigarren tokia berriro eskuratzen duten, animo mutilak!!!

miércoles, 10 de febrero de 2010

Asteburuko partidak, otsailak 13-14

ASTEBURUKO PARTIDAK
Urnieta InfM–SANSE
Larunbata, 13. 11:30. Urnieta

Urnieta JubM–INTXAURRONDO
Larunbata, 13. 16:15 Urnieta

SANPEDROTARRA–Urnieta Erreg.
Larunbata, 13. 16:00 Trintxer

lunes, 8 de febrero de 2010

Jubenil mailako taldea igoera fasean bikain hasi da



Behobia 2–5 Urnieta. IKUS, JOKALDI ONENAK
Golak: Endika (3) Zinku, Dani.
Atsedenaldian: 1–1.
Etxekoen bi golak penaltiz eta urnietarren bat ere bai. Zelai txikia eta partida itsusia zelaiak ez duelako luzimenturako aukera handirik ematen.
Garaipen honi esker sailkapenako 2. posturaino igo dira (lehen bi sailkatuak igotzen dira) baina oraindik oso goiz da lau partida besterik ez baitute jokatu.

GAINERAKO TALDEEN EMAITZAK ASTEBURUAN
URNIETA KIROL ELKARTEA
ASTEBURUKO EMAITZAK
Urnieta Erreg.1–2 Amara Berri
Urnieta KadM 1–0 Zarautz
Ekintza 0–1 Urnieta InfM
Urnieta InfM Txiki 0–2 Oiartzun

jueves, 4 de febrero de 2010

Asteburuko emaitzak, hurrengo jardunaldia

URNIETA KIROL ELKARTEA
ASTEBURUKO EMAITZAK
Aloña Mendi 6–1 Urnieta InfM Txiki
Antigua 2–7 Urnieta InfN F8
Urnieta InfM 3–1 Billabona
Urnieta JubM 2-1 Amaikak Bat
Urnieta KadM 8–0 Ikasberri
Gure Txokoa 2–1 Urnieta Erregio.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Urnieta Inf Txiki–Oiartzun
Larunbata, 6. 11:45 Urnieta

Ekintza–Urnieta InfM
Larunbata, 6. 12:00. Berio

Urnieta KadM–Zarautz
Larunbata, 6. 16:00. Urnieta

Behobia–Urnieta JubM
Larunbata, 6. 17:30 Artia

Urnieta Erreg.–Amara Berri
Larunbata, 6. 17:30 Urnieta

Jubenil mailako jokalariekin hizketan

Otsailaren 1a, astelehena. Asteko lehen entrenamendu saioa gozoa izango da, berri-berria delako lortutako azken garaipena. Joko bikaina erakutsiz, gainera. Gaur gustura entzungo dute Fran entrenatzaileak ohiko duen hizketalditxoa. “Gaur pozik ikusten dugu entrenatzailea”, bat datoz horretan Ivan Sardon erdilaria, Unai Lizeaga defentsa eta Iban Bruna aurrelaria. Minutu asko pilatzen ari dira hiruren artean, taldearen bizkar hezurra direla esan daiteke.

Zer moduz doa igoera fasea?
U.L. Nahiko ondo, etxean irabazten ari gara. Aurreko astean (urtarrilaren 22koa) huts egin genuen maila baxuagoko talde baten aurka galduz, baina nahiko ondo goaz.

Aste hauetako prestaketa saioetara bereziki motibatuta al zatozte?
I.S. Giroa ezberdina da, igoera fasean sartu garen lehen aldia delako.
I.B. Ondo goaz gainera, gaizki joanez gero “-zertara sartu gara hemen” esaka arituko ginateke. Baina ondo goaz, beraz, pozik gaude.

Zer nolako aurkariak topatu dituzue?
I.S. Maila beretsuko aurkarien aurka jokatzen ari gara.
U.L. Gu baino talde hobeagorik ez dagoela iruditzen zait. Maila beretsukoak eta baxuagokoak topatuko ditugu. Gure maila berean bi edo hiru talde izango dira, eta horien artean erabakiko da nor igoko den.
Jubenil mailan azken urtea duzue. Zuen helburua, beraz, taldea goian uztea al da?
I.S., U.L, I.B. Bai horixe!

Talde lanaren eredu
Fran Salagre entrenatzailea zelaian dago, eta lehen jokalariak aldagelatik irteten ari dira. Meritu osoa jokalariena dela dio, eta haien lana nabarmentzea nahiko lukeela gaineratu du, “igoera fasean sartu eta dena emateko erabakia ez da klubaren exigentzia izan, jokalariena baizik. Bat eginik daude eta erakusten ari diren konpromiso maila oso handia da”.
Futbolarekin gozatzen eta amesten jarrai dezatela luzaroan. Zorte on!

Jubenilak. IGOERA FASEA
Emaitzak, urtarrilak 30-31
Urnieta–Amaikak Bat 2–1
Golak: Mikel Miranda, Endika Garcia
Pasajes–Behobia 2–2
Sanse–Aretxabaleta B 6–1
Intxaurrondo B–Eas 08 2–3
Baskonia–Real Union B 2–3

Sailkapena, 4.jardunaldia eta gero:
  1. 1.Sanse 7
  2. 2.Real Union B 7
  3. 3.Amaikak Bat 6
  4. 4.Urnieta 36
  5. 5.Aretxabaleta B 6
  6. 6.Behobia 5
  7. 7.Baskonia 3
  8. 8.Eas 08 3
  9. 9.Intxaurrondo B 1
  10. 10.Pasajes 1

martes, 2 de febrero de 2010

Urnieta Kirol Elkarteak benjamin eta alebin mailara zabaldu nahi du formakuntza

Urnieta Kirol Elkarteak benjamin eta alebin mailara zabaldu nahi du formakuntza. Horretarako futbol eskolak eskainiko ditu, 1998 eta 2001 urteen artean jaiotako haurrentzat.
Eskolak Urnietako futbol zelaian eskainiko dira 16:45 eta 17:45 artean, astearte edo ostegunetan. Eskolarteko kirol jarduerak dituzten haurrak asteartean ager daitezke, eta gainerakoak asteazkenean.
Hilabeteko 16 euro ordainduko dira, 20 euro kiroldegiko kide ez diren kasuetan. Izen ematea kiroldegian bertan izango da otsailaren 12ra bitarte.
Argibide gehiago Kiroldegian eta Urnieta Kirol Elkartean. Kirol jarduera guztiak euskaraz burutuko dira.

lunes, 1 de febrero de 2010

Asteburuko emaitzak, urtarrilak 30-31

Aloña Mendi 6–1 Urnieta InfM Txiki

Antigua 2–7 Urnieta InfN F8

Urnieta InfM 3–1 Billabona

Urnieta KadM 8–0 Ikasberri

Urnieta Jubenilak 2–1 Amaikak Bat

Gure Txokoa 2–1 Urnieta Erregio.