martes, 30 de marzo de 2010

Urnieta jubenilak 2 - 0 Aretxabaleta / Igoera fasea

Urnieta jubenilak 2–0 Aretxabaleta
Golak: Iban Bruna, Urru
IGOERA FASEA, KRONIKA. Urnietako jubenilek, aspaldiko partez garaipena lortu zuten larunbatean. Lehenengo zatian, bi taldeen arteko borroka ikusi zen, biek nahi zuten baloiaren jabetza lortu nahian. Baina, etxekoak izan ziren apurka-apurka nagusitasuna lortu eta bi goleko errentarekin atsedenaldira joan zirenak.

Bigarren zatian, atxabaltarrak partidaren bila abiatu ziren, baina denbora aurrera joan ahala, nekearen eraginez indarra galtzen joan ziren eta gorritxoek aprobetxatu gabe utzitako gol aukera ugari izan zuten partidaren ondarrean.

Orain bi astetako atsedenaldia izango dute eta apirilaren 17an Debako Errotazar zelaian bertako Amaikak Bat talde indartsuaren aurka neurtuko beharko dituzte indarrak.

jueves, 25 de marzo de 2010

Asteburuko partidak, martxoak 27-28

Urnieta Infantil txiki–Orioko

Larunbata, 27. 10:30. Urnieta

Urnieta Kadeteak–Zestoa

Larunbata, 27. 12:00. Urnieta

Urnieta Erregionala–Roteta

Larunbata, 27. 16:00. Urnieta

Urnieta Jubenilak–Aretxabaleta

IGOERA FASEA

Larunbata, 27. 17:45. Urnieta

Villabona–Urnieta Infantilak

Larunbata, 27. 11:00. Arratzain

Juanjo Arregi Euskadiko Selekzioko futbol entrenatzailea

Juanjo Arregi urnietarra Euskadiko Selekzioko futbol entrenatzailea da. 2009ko irailaz geroztik, 16 urte azpiko nesken entrenatzaile lanetan ari da urnietarra.

Nondik iritsi zinen Euskadiko Selekzioko entrenatzaile izatera?
Juanjo Arregi. Nazio mailako entrenatzaile nazional izateko ikastaroa 2009ko ekainean amaitu nuen. Hiru hilabetera, irailean Selekziorako deitu zidaten.

Non entrenatzen duzue?
J.A. Entrenamendu bakoitza probintzia desberdin batean egiten dugu. Herriarteko txapelketaren aurretik, esaterako, lau entrenamendu egin genituen.

Nola ikusten duzu nesken futbolaren egoera?
J.A. Egoera hobetzen ari dela esan daiteke,baina asko dago egiteko oraindik. Baliabideak ez dira ongi erabiltzen eta nesken kategoriak ongi erregulatu gabe daudenez, jauzi handia dago jokalarien eta adinaren artean. 14 urteko neska batek eta 30 urteko ama batek talde berean jokatu baitezakete.

Zer espektatiba edo aurreikuspen dituzue aurtengo urterako?
J.A. Bi fase jada jokatu ditugu. Abenduan Valentzian, eta urtarrilean Tenerifen. 4 partida jokatu genituen, horietatik 2 irabazi eta beste biak galdu egin genituen. Aurtengoz, gure parte-hartzea amaitu da Espainian. Orain deskantsatzea eta hurrengo urterako prestatzea etorriko da.

Zertan desberdinduko zenuke, nesken eta mutilen futbola, desberdintzerik balego?
J.A. Desberdintasunak badira, gorputzak desberdinak baitira. Neskekin nabilenetik ohartzen naiz ordea, neskak kirol honetan berriagoak direlako edo, askoz arreta edo interes gehiago jartzen dutela. Mutilak kasu horretan lasaiago ibiltzen dira.
Teknika erabilgarriak erakutsi eta gero partidatan ikasitakoa praktikan jartzen dute.

Euskaldunak eta Espainiako estatuko jokalariekin alderatuta, nola aurkitzen direla esango zenuke?
J.A. Euskadiko bi talde gara, 16 urte azpikoena eta 18 urte azpikoena. Bidaia berdinean bi partidak jokatzen dira, lehenik gazteena eta segidan helduena. 18 urte azpikoak esaterako, iaz, Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Aurten ez dugu sailkatzerik lortu. Normalean, Euskadiko Selekzioaren kontra beldurrez jokatzen omen dute, normalean talde ona osatzen baitugu.
Katalunian, Valentzian... herrialde horietan ere selekzio indartsuak dituzte baina Euskadi ere puntako 4 edo 5 talde onenetan sartu ohi da, beraz, maila ona izan ohi dugu.

lunes, 22 de marzo de 2010

Real Union 1–0 Urnieta jubenilak

Igoera fasea, kronika. Lehenengo zatian joko ona egin zuten Urnietako jokalariek. Egoera guztiz kontrolpean izan ez bazuten ere denfentsa lan bikaina egiteaz gain gol aukerak ere sortu zituzten. Bi zehatz esanda, baina ezin izan zituzten gauzatu eta atsedenean markagailua estreinatu gabe joan ziren aldagelara bi taldeak.
Atsedenean urnietarren sentsazioak ez ziren txarrak, nahiz eta ondo jakin baja ugarien ondorioz ordezko bi jokalari bakarrik zituztela aulkitxoan eserita.
Ondo hasi zuten bigarren zatia ere gorritxoek, baina 20. minutuan etxeko taldearen gola iritsi zen. Jokaldi bikain baten amaiera ezin hobe batean, hain zuzen ere. Hala ere, Franen mutilak ez zuten partida galdutzat eman eta aurrera egiteko indarra eta adorea izan zuten, eta asmatu gabeko hainbat gol aukera sortzeko gai izan ziren. Azkenean, etxekoek gol bakarrari esker hiru puntuak poltsikoratu zituzten, baina zerbait nabarmentzekotan, urnietarren animoak ez zuela behera egin eta partida amaitu arte ez zutela amore eman. Aupa Urnieta!

jueves, 18 de marzo de 2010

Jubenil mailako taldea igoera fasean, larunbatean partida

IGOERA FASEA, PARTIDA:
Real Union–Urnieta Jubenilak
Larunbata, 20. 15:30. Gal stadium.

lunes, 15 de marzo de 2010

Asteburuko emaitzak, martxoak 12-13

Urnieta JubM 2–2 Baskonia
IGOERA FASEA, KRONIKA. Partida txarra ikusi zen larunbatean Urnietako futbol zelaian. Urnietak eta Baskoniak ez zuten jokorik erakutsi eta gol aukera gutxi sortu zituzten. Lehenengo zatia erritmo gabekoa izan zen eta baloi luzeak izan ziren nagusi. Hala ere, nahiz eta bi taldeek atera gutxitan iritsi gol bana eginda joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, berriz, gorritxoek bigarren gola sartu zuten eta baloia hobeto mugitzen hasi ziren, gol aukera batzuk sortuz, baina ate aurrean ez zuten asmatu. Partidaren amaiera aldera etxeko jokalari batek txartel gorria ikusi zuen eta orduan, talde donostiarrak aurrera jo zuen berdinketaren bila. Zoritxarrez, partidaren azken jokaldian baloiak etxeko sareetan bukatu zuen. Ez zen beste ezertarako denborarik izan. Orain, baja ugarirekin, asteburuan Irungo Gal bisitatuko dute Real Union taldeari aurre egiteko.

Gainerako emaitzak:
Urnieta Erreg. 1–1 Mundarro
Ikasberri 0–1 Urnieta KadM
Urnieta InfM 2–0 Idiazabal
Martutene 5–2 Urnieta Inf Txiki
Antigua A 0–7 Urnieta InfN F8

lunes, 8 de marzo de 2010

Asteburuko partiden emaitzak, martxoak 6-7

Urnieta Infantilak 2–1 San Tomas Lizeoa
Urnieta Infantil Txiki 0–2 Allerru
Urnieta Kadeteak 6–1 Mutriku
Ostadar 0–0 Urnieta Erregionala
Urnieta F8 Neskak 11–0 Amara Berri

ASTEBURUKO PARTIDAK
Urnieta jubenilak 0–1 Sanse
IGOERA FASEA
KRONIKA. Larunbat arratsaldean jokatu zen igoera faseko lehen itzuliko azken partida. Bi taldeek baja ugarirekin ekin zioten partidari. Lehenengo zatian joko aspergarria ikusi zen bi taldeen aldetik; eta golik gabeko emaitzarekin atsedenaldira iritsi ondoren bigarren zatian partidaren bila atera ziren bi taldeek. Gol aukera gehiago sortu zituen etxeko taldeak baina donostiarrek partida ondo kontrolatu zuten eta izandako aukera bakanetako batean hiru puntu balio izan zien gola egin zuten.
Talde gorritxoak lehen itzuli hau 4. postuan bukatu ondoren, larunbatean ekingo dio bigarren itzuliari Baskonia taldearen aurka etxean jokatuko duen partidarekin.