jueves, 23 de septiembre de 2010

Asteburuko partidak

PREFERENTE 2. taldea | 3. Jardunaldia
LAGUN ONAK C.D. - URNIETA K.E.
26/9/2010. 17:00. GARMENDIPE

1. JUBENILA 5. taldea | 2. Jardunaldia
URNIETA K.E. - OSTADAR K.F.
25/9/2010. 16:00. URNIETA

1. KADETEA 5. taldea | 2. Jardunaldia
URNIETA K.E. - BEASAIN S.D.
25/9/2010. 11:30 URNIETA

F11 KADETEA 3. taldea | 2. Jardunaldia
ANAITASUNA F.T. - URNIETA K.E.
26/9/2010. 11:30. SAN JUAN

LAGUNARTEKOAK
INFANTIL AUNDI
URNIETA K.E. - MARTUTENE
25/9/2010. 10:00. URNIETA

INFANTIL TXIKI
MARTUTENE - URNIETA K.E
25/9/2010. 13:30. MARTUTENE

viernes, 17 de septiembre de 2010

Iñigo Mendia, Erregional mailako entrenatzailea



Iñigo Mendia (Tolosa, 1982) oso gaztea da. Bere adinetik gorako jokalari, entrenatzaile eta epaile ugarirekin topo egingo du denboraldian. Urnietan lana eta pasioa uztartu ditu, injenieritza eta futbola. "Bertan bizitzen jartzea bakarrik falta zait!" dio irribarretsu, elkarrizketa hasi aurretik.


Urnietako lehen taldera iristen ia azkena izan zara, ezta?
I.M. Azken unean sartu nintzen lehen taldean. Pablo de Torresen bitartez nire lehen asmoa jubenil mailako taldea hartzea zen. Azken unean, ordea, Preferente mailako taldea hartzea proposatu zidaten eta baiezkoa erantzun nien.

Errespetua, beldurra, ardura..., horrelakorik sentitu al zenuen?
I.M. Ez, alde horretatik ez. Erregional mailako beste talde bat entrenatu dut, maila apalagoa zuena. Baina maila horretan esperientzia badut.

Zure adinean ez zarete asko izango...
I.M. Oso gutxi gara, bai.

Zergatik Urnieta?
I.M. Proposamena egin zidaten eta niretzat aurrerapausoa zen. Horregatik etorri naiz Urnietara. Lehen mailako erregional mailatik Gorengora pasako naiz Urnietako taldearekin. Maila batetik bestera teknikoki, fisikoki eta taktikoki aldaketa handiak daude. Baloiarekin gehiago jokatzen da eta jokoa azkarragoa da.

Lehen partida jokatu duzue, zer nolako balorazioa egiten duzu?
I.M. Lehen puntua eskuratu genuen, zapore gazi-gozoarekin amaitu nuen nik. Hasi eta berehala aurkariek sartutako golarekin partida maldan gora jarri zitzaigun. Bigarren zatian egoera aldatu eta berdintzea lortu genuen. Joko aldetik hobeto aritu ginen, aukerak sortu genituen eta soilik bigarrena sartzea falta zitzaigun.

Estrategiaren aldetik lan asko egiten al duzue?
I.M. Nik gustukoa dut, elementu garrantzitsua da. Puntu asko lor daitezke erasoan; eta defentsan lan onari esker baita gol asko saihestu ere.

Jubenilak erabiltzeko asmorik ba al duzu?
I.M. Klubarekin hitz egindakoaren arabera, noizean behin jokalariren bat deitzeko aukera izango dut.

Taldea, pertsonak..., dena berria izango da zuretzat...
I.M. Nire lehen inpresioa ona da, azpimarratzekoa da taldean dagoen batasuna. Hori kontuan hartuta gauza asko lor daitezkeela uste dut.

Urnieta KE elkarteko lehendakariak zure aldeko hitzak izan zituen, konfiantza handia du zugan…
I.M. Horrek gehiago animatzen nau. Taldearekiko konpromiso handiagoa erakusteko eta lan gehiago egiteko gogoa piztu du nigan. Gauzak hobeto eginez ahalik eta puntu gehien lortzea da nire asmoa.

Noraino iristea nahiko zenuke lehen taldearekin?
I.M. Ahalik eta posturik gorenean amaitzea da gure desioa. Ahal dela sailkapenaren erdialdetik gora.

Urnietak jokatuko duen Ligan zein talde nabarmenduko zenituzke?
I.M. Euskaldunaz ezer gutxi dakit. Bestela, Urola taldea nabarmenduko nuke. Talde txukuna osatu du. Iaz Ohorezko mailan Idiazabal taldea zuzendu zuen entrenatzaileak Urolaren ardura hartu du eta badakit berarekin batera hainbat jokalari iritsi dela.
Maila oneko jokalariak dira, klubaren intentzioa mailaz igotzea izango dela argi dago, beraz. Oso talde gogorra izango da.

Urnietako zelaian zer nolako jokoa egin nahiko zenuke?
I.M. Ahalik eta jokorik praktikoena egin nahi dut, nire jokalarien ezaugarrien araberakoa. Zaletuek jakin dezatela jokalariei esan niena, "zelaian sufritu sailkapen nagusian ez sufritzeko".

jueves, 9 de septiembre de 2010

Asteburuko partidak

GORENGOEN 2. Multzoa 1. Jardunaldia
URNIETA K.E. - ANTZUOLA K.E.
Larunbata 17:30. URNIETA

Kagunartekoak:
Urnieta Kadeteak–Euskalduna
Larunbata 15:45. URNIETA

Euskalduna–Urnieta infantilak
Larunbata 12:00. Andoain

Euskalduna–Urnieta infantil txiki
Larunbata 10:30. Andoain

2010-2011 denboraldia abiatu duten jokalariak




TALDEKO ARGAZKIAK
http://www.aiurri.com/argazkiak.php?id_edukia=14181&id_herria=6&tituloa=Urnieta%20KE%20futbola,%202010-2011

ERREGIONAL MUTILAK

Igor Ugalde / Andoni Olaizagirre / Jon Jabat / Gorka Pardavila / Iker Lizarralde / Andoni Sorron / Jon Sorron / Albert Fuentes / Iñigo Andres / Elias Eguren / Imanol Andres / Julen Larrarte / Jon Telletxea / David Sierra / Ander Paco / Xabier Belver / Mikel Miranda / Xabier Ugalde / Ioritz Bello
Entrenatzailea: Iñigo Mendia. Ordezkaria: Javier Pastor.

JUBENIL MUTILAK
2.- Endika Garcia 3.- Aitor Lizeaga 4.- Asier Atxaga 5.- Asier Paco 6.- Miguel Ramos 7.- Yerai Moreno 8.- Ander Goikoetxea 9.- Josu Sesma 10.- Jon I.Oruna 11.- Manex Alday 12.- Xabier Ansa 14.- Unai Yurramendi 16.- Kaiet Perez 17.- Beñat Zinkunegi 18.- Ruben Castaño 19.- Eñaut Lopez 20.- Alain Moto 21.- Jon Ander Gomez 22.- Ander Hernandez 23.- Beñat Urruzola 24.- Ibai Guzman 25.- Juan C.Solis 26.- Yerai Martin / Aitor Beldarrain
Entrenatzailea: Luis Herrero. Ordezkaria: Juan Mª Esnaola.

KADETE MUTILAK
1.- Joseba Larbide 2.- Lucas Quel 3.- Paul Gordejo 4.- Christian Llamazares 5.- Pablo Santos 6.- Mikel Garmendia 7.- Ander Urruzola 8.- Mikel Imaz 9.- Yerai Garcia 10.- Iker Gorjon 11.- Jokin Agirre 12.- Xuban Ezeiza 13.- Alain Luque 14.- Xabi Urdanpileta 15.- Jon Díez 16.- Aitor Etxart 17.- Julen Arroyo 18.- David Rivero 19.- Imanol Sancerni 20.- Ander Yeregi 22.- Josu Arruarte 23.- Jon Ocampos 24.- Imanol Ansa 25.- Mikel Morales
Entrenatzailea: Txema Sorozabal. Ordezkaria: Juanma Martin.

INFANTIL MUTILAK:
1. Imanol Gomez 2. Koldo Velasco 3. Beñat Goenaga 4. Ivan Galan 5. Jon Moreiro 6. Josu Unanue 7. Alberto Garcia 8. Xabier Beldarrain 9. Ivan Seco 10. Eneko Biain 11. Javier Pastor 14. Imanol Medina 15. Xuban Rosco 16. Ander Amador 17. Xabi Romero 18. Julen Abad 19. Gorka Aldanondo 20. Danel.
Entrenatzailea: Arkaitz Goya. Ordezkaria: Iñaki Susperregi.

INFANTIL MUTILAK, INFANTIL TXIKI:
1.- Ibai Usabiaga 2.- David Cuenca 3.- Jon Perez 4.- Daniel López 5.- Cristian Alfonso 6.- Daniel Cumbres 7.- Mikel Garcia 8.- Jokin Medina 9.- Mikel Martinez 11.- Julen Yurramendi 12.- Borja Arozena 15.- Mikel Goikoetxea 16.- Alen Frutos 17.- Heiko Unanue 18.- Beñat Lizaso 19.- Iñigo Oloveira 20.- Jonathan Añorga.
Entrenatzailea: Iker Lizarralde. Ordezkaria: Jon Jabat.

KADETE NESKAK:
1.- Nerea Ramos 2.- Izaro Pellejero 3.- Ane Iturbe 4.- Ane Iztueta 5.- Arantxa Matxinandiarena 6.- Lorea Barkaiztegi 7.- Olaia Iraola 8.- Nekane Fernandez 9.- Idoia Valverde 10.- Ane Arozena 11.- Maialen Miranda 12.- Arantxa Aira 13.- Alina Arregi 14.- Paula Odriozola 16.- Maria Rengel 17.- Lourdes Gordo 18.- Itsasne Urruzola.
Entrenatzailea: Andoni Olazagirre. Ordezkariak: Agustin Ramos eta Rafa Barkaiztegi.

INFANTIL NESKAK
1.- Celia Fernandez 3.-Ane Sesma 4.-Leire Larrañaga 5.-Lorena Busto 6.- Enara Pellejero 7.-Malen Ezeiza 8.-Irene Legarra 9.-Alba Cabrera 10.-Idoia Cepa 11.-Agate Arregi 12.-Dana Menendez 14.- Naroa Garcia 16.-Lorena Arias.
Entrenatzailea: Iñigo Andres.

miércoles, 8 de septiembre de 2010

Denboraldi berria martxan



Maisu, eredu dira urnietarrak denboraldi atariko aurkezpenei dagokionez. Jokalariei garrantzia emanez, musikaz eta dantzaz alaituriko ekitaldi arina eta ikusgarria antolatu zuten. Pablo de Torres hor zebilen aginduak bati eta besteari ematen. Xabier Ubeda argazkilariak minutu batez “kendu” zion aginte-makila, hainbeste lan ematen duen taldeko argazkia ateratzeko hain zuzen.
Irailaren 4a garrantzitsua izan zen Urnieta Kirol Elkarteko futbol atalarentzat. Goizean burutu zen jubenil mailako Ricard-Begiristain memoriala. Eta, bazkalostean, denboraldiari hasiera ematen dion taldeen aurkezpen-ekitaldia.
Urnietako futbol zelaian bertan Ismael Hernandez lehendakariak 2010-2011. denboraldiaren gakoak zeintzu izango diren eskaini dizkio Aiurri astekariari:

Denboraldi berriari ekiteko gogotsu zaudete?
Ismael Hernandez. Bai, hasiera berezia izaten ari da. Izan ere, aldaketak izan dira egituran. Inoiz baino talde gehiagorekin abiatu gara, zazpi talderekin hain zuzen. Emakumezko bi talde eta mutilen maila ezberdinetan beste bost.
Alderdi teknikoan, arrazoi ezberdinak direla medio, aldaketak egin ditugu. Ikusteko dago aldaketek zer nolako eragina duten baina urte garrantzitsua izango delakoan gaude. Gure aurreikuspenak oso onak dira, talderen batek igoera lor dezake... Ilusio horrekin ekin diogu denboraldi berriari.

Aurrekoa baino hobea izango al da?
I.H. Ilusio horrekin abiatu gara. Egin ditugun aldaketak direla eta ikusteke dago zer gertatuko den. Aldaketak era berean logikoak izan dira. Izan ere zikloak egon ohi dira kirol taldeetan. Baina ilusioa bereziki handia da talde gehienak ia urnietarrez bakarrik osatu direlako.
Behingoz, futbol eskola martxan jarri dugu eta horregatik oso pozik gaude. Oinarri garrantzitsua izango da haur eta gazteen mailako taldeen garapenean.

Estuasun handienak goi mailako taldeetan sortzen dira?
I.H. Bai, aurten zailtasuna entrenatzaile aldaketaren eraginez etorri da. Benetan kosta egin zaigula gure filosofiara egokitutako prestatzaileak aurkitzea. Azken unerarte lanean izan gara, uda osoan. Lortu dugulakoan gaude eta emaitza onak eskuratzea espero dugu.
Erregional mailan aldaketa garrantzitsua eman da. Urnieta KE-ren ikurra da eta lan handia egin beharko da. Bestalde, jubenil mailan oso talde orekatua dugu eta lehen taldearentzat lagungarri izango da.

Preferente mailako entrenatzailearen inguruan, zer esan?
I.H. Iñigo Mendia 28 urteko gaztea da, ilusio handirekin etorri dena. Futbola maite du eta konfidantza eta babesa eman behar diogu. Ni bereziki oso ilusionatuta nago, etorkizun oparoa ikusten diodalako.

Jokalariek zer nola hartu dute hain entrenatzaile gaztea?
I.H. Oso ondo hartu dute. Bat datoz denak, eta alde horretatik oso garrantzitsua da. Taldearen gakoa aldagela da, konpromiso maila handia erakusten ari baitira. Horretan oinarriturik eta jubenilen laguntzarekin helburua lortuko dugulakoan gaude. Esan dudan bezala, lehen taldea gure ikurra da.

Herritarrek ikusten ez duten zenbat lan dago klubaren baitan?
I.H. Uf! Asko eta asko. Denboraldia amaitu zenetik uda osoa eman dugu 2010-2011. denboraldia prestatzen. Entrenatzaile egokiak aurkitzen lan eta lan aritu gara. Taldera murgildu den azken entrenatzailea aurreko astean hitzartu genuen, beraz, hori bera nahiko adierazgarria da.

Zorte on denboraldi berrirako!
I.H. Eskerrik asko.

Argazkiak, taldez talde aiurri.com gunean Argazkiak atalean

Ricardo Fernandez (Ricard) eta Joxe Manuel Begiristain memoriala



Larunbat eguerdian egin zen Urnietako futbol zelaian Ricard eta Begiristainen ohoretan egiten den memorialaren edizio berri bat.
Urtero bezala, bertan izan ziren jubenil mailako Hernani, Urnieta eta Lasarteko Ostadar taldeak. Emaitzak honakoak izan ziren:
Hernani 1 - Urnieta 0;
Hernani 3 - Ostadar 0;
eta Urnieta 2 (Zinku, Josu) Ostadar 0.

Emaitza hauen ondorioz, honela geratu zen sailkapena:
1. Hernani 6 puntu;
2. Urnieta 3 puntu; eta
3. Ostadar 0 puntu.

Jokalari onenaren saria, Urnieta taldeko Goikok jaso du. Sari banaketa ekitaldian Ricardo Fernandez (Ricard) zenaren alargunak eta Joxe Manuel Begiristain zenaren arrebak lore sorta bana jaso zuten. Torneoko hirugarren partida, Perez Lasa 1. mailako arbitro andoaindarrak epaitu zuen.

Txapelketako argazkiak (©Joxeba Lizeaga)

jueves, 2 de septiembre de 2010

Ricard eta Begiristain memorialak, larunbat honetan

GAZTE MAILAKO FUTBOL TXAPELKETA URNIETAN
Infantilak, kadete-juniorrak
Ricard eta Begiristain memorialak Urnietako Udal futbol zelaian.
Gazte mailako futbol txapelketa
Irailak 4, larunbata
10:00. Urnieta–Hernani.
11:00. Hernani–Ostadar.
12:00. Urnieta–Ostadar.

URNIETA KIROL ELKARTEA, TALDEEN AURKEZPENA
Irailak 4, larunbata
16:00. Futbol taldeen aurkezpena.

ZAZPI TALDE FUTBOLEAN DAGOENEKO LANEAN DIRA DENAK
Urnietako futbol taldeentzat dagoeneko denboraldia hasi da. Kadete, jubenil eta erregional mailako taldeek hilabetea daramate prestaketa lanetan. Lagunartekoak jokatzen ere aritu dira.
Aste honetan, berriz, infantil mailako bi taldeak eta nesken beste bi taldeak hasi dira lanean. Larunbat honetan egingo da talde guztien aurkezpena.