lunes, 24 de mayo de 2010

Urnieta 1-1 Añorga: Kadeteak penaltietan Kopatik kanpo

Kopako final laurdenak: Urnieta 1-1 Añorga.
Penalti jaurtiketetan Añorgak 5-3 irabazi zuen. Ondorioz Urnietako taldea kanporatua izan da.

Soraluze 0 - 1 Urnieta

Erregional maila, kronika. Larunbat arratsaldean Urnietako erregional gorengo mailako taldeak Soraluzen jokatu zuen mailari eusteko azken aukera ematen dion kanporaketako joaneko partida. Gorengo edo preferente mailako bi multzoetan liga amaieran azken-hirugarren gelditu diren bi taldeek elkarren aurka jokatuz erabakiko baitute nork mailari eutsiko dion eta nor jaitsiko den 1. erregional mailara.
Eta gauzak ezin hobeto hasi dira, 0-1eko ematzarekin etxeratu baitira gorritxoak. Datorren larunbat arratsaldeko 17:45etan Urnietako zelaian jokatuko dute itzulerako partida eta etxeko zaletuen animoekin garaipena lortu eta mailari eustea espero dute. Aupa Urnieta!

miércoles, 19 de mayo de 2010

Asteburuko partidak, maiatzak 22-23

PREFERENTE maila
SORALUZE–URNIETA
Larunbata, 22. 17:00. Antzuola

JUBENILAK 1.M IGOERA FASEA
SANSE–URNIETA
Larunbata, 22. 19:30. Felix Garin

KADETEAK, KOPA KANPORAKETAK
URNIETA–AÑORGA
Larunbata, 22. 12:00. Urnieta

PARTE-HARTZE INFANTIL TXIKI
URNIETA B–MARTUTENE
Larunbata, 22. 10:30. Urnieta

INFANTIL F-8 NESKAK, KOPA
ARALAR INTXURRE–URNIETA
Larunbata, 22. 11:00. Elorri
Urnieta

lunes, 17 de mayo de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea: Urnieta 1–1 EAS08

URNIETA 1 - 1 EAS 08
Golak: Endika Garcia.
Igoera Fasea, JUBENILAK. Larunbatean euri artean jokatu zuen talde gorritxoak denboraldiko etxeko azken partida. Zelaia blai eginik zegoen eta behetik baloia jokatzea erraza ez zenez partida ez zen ikusgarria izan. Bi taldeen jokoa antzekoa izan zen eta markagailuak bukaeran erakusten zuen berdinketako emaitza zen normalena. Ez zuten gol aukera askorik sortu eta bi atezainak lan gutxi izan zuten larunbatean. Atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin joan ondoren bigarren zatiaren amaieran etorri ziren bi golak, etxekoena lehenik bost minuturen faltan eta partidaren azken minutuan bisitariena, zorte txarreko jokaldi batean. Asteburuan Donostian, Sanse, talde liderraren aurka jokatuko duen partidarekin amaituko da aurtengo denboraldia.

lunes, 10 de mayo de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea: Urnieta 3–2 Pasajes

URNIETA KIROL ELKARTEA
Urnieta 3–2 Pasajes
Golak: Dani Gomez, Ion Oruna, Miguel Ramos.
Igoera Fasea, JUBENILAK. Partida borrokatua jokatu zuten jubenil mailako mutilek. Bi taldeek asko borrokatu beharra izan zuten baloiaren jabetza lortzeko. Hala ere, ondo mugitu zuten eta gol aukera dezente izan zituzten.
Lehenengo zatiari ondo jokatuz eman zion hasiera etxeko taldeak, joko polita erakutsi zuen, batez ere ezkerraldetik behin eta berriro egindako erasoko jokaldietan; eta luza gabe iritsi zen lehenengo gola, Ionen jokaldi polit bat Danik buruz sareetara bidalita. Pasaitarrak aurrera jo zuten eta urrutitik egindako jaurtiketa batean berdinketaren gola lortu bazuten ere gorritxoak ez ziren kikildu eta arriskuarekin behin eta berriz aurkariaren ate aurrera iristen ziren, eta lehen zatia amaitu aurretik bigarren gola egin zuen Ionek; aurrez Ibanen erremate bat langara joan zen.
Bigarren zatian, Ibanek atezain moduan jokatu zuen Guti atezainak lanera joan beharra zuelako eta biak ala biak bere eginkizuna ondo baino hobetu bete zuten. Berdinketaren bila atera ziren kanpotarrak eta baita lortu ere. Binako berdinketarekin Franek hainbat aldaketa egin zituen eta urnietarrak partidaren azken zatian izugarrizko ahalegina eginez garaipenaren bila joan ziren, eta 90.minutua ondo pasata zela iritsi zen hiru puntuak emango zizkien gola jokaldi nahasi batean zelairatu berri zen Miguelek atezaina gainditzea lortu zuenean. Partida gogorraren ondoren pozez jaso zuten garaipena jokalari zein entrenatzaileak.
Garaipen honekin eta bi partidaren faltan bosgarren postuan daude eta jada ia eskuraezina da hirugarren postua, batez ere sailkapenean aurretik dauden Real Union eta Baskonia taldeek kategoria altuagoetan jokatzen duten jokalariak erabiltzen dituztelako taldea indartzeko liga amaiera honetan.
Larunbatean etxeko azken partida jokatuko dute Eas talde donostiarraren aurka, aukera polita zaletuei azken garaipen bat eskaintzeko. Aupa Urnieta!

miércoles, 5 de mayo de 2010

Asteburuko partidak, maiatzak 8-9

Afizionatua
AllerruK.E–Urnieta
Larunbata, 8. 17:00 Zelaia: Plazeta

Jubenila Jubenilen 1.M Igoera Fasea
1. Multzoa 16. Jardunaldia
Urnieta–Pasajes C.D.
Larunbata, 8. 17:30 Zelaia: Urnieta

Kadetea Kadeteen 1.M Kopa
Urnieta–Zarautz K.E.
Larunbata, 8. 10:00. Zelaia: Urnieta

Infantila Parte.Hartze Infantilak Txapeldunen Fasea
Urnieta–Mariño C.D.
Larunbata, 8. 11:30 Zelaia: Urnieta

Infantila Parte-Hartze Infantil Txiki Txapeldunen F.
Urnieta–Zarautz K.E.
Larunbata, 8. 16:00 Zelaia: Urnieta

lunes, 3 de mayo de 2010

Intxaurrondo 2 - 2 Urnieta jubenilak

Intxaurrondo 2 - 2 Urnieta
Golak: Mikel Miranda, Asier Paco.
IGOERA FASEA, JUBENILAK. KRONIKA: Partida txarra ikusi zen larunbatean Matigoxotegi futbol zelaian. Intxaurrondok eta Urnietak ez zuten jokorik erakutsi eta gol aukera gutxi sortu zituzten.
Lehenengo zatian, falta asko egin zituzten, batez ere etxeko taldeak, eta joko zikin horren ondorioz jokalari batek txartel gorria ikusi zuen eta lauk horia. Jokoari dagokionez, etxekoak urrititik jaurtitako baloi bat sareetara bidaliz gol batez aurreratu ziren.
Bigarren zatian, berriz, gorritxoak aurreratuago jokatu bazuten ere ez zuten arrisku handirik sortzen eta berriro etxeko taldea izan zen gola egin zuena zorte txarreko jokaldi batean. Partidaren azken zatian aldeko penalti bat aprobetxatuz iritsi zen lehenengo gola eta partidaren azken jokaldian, falta bat errematatuz, atezain lanetan aritu zen Asierren gola. Ezer gutxirako balio duen berdinketaren ondoren larunbatean Pasajes taldeari irabaztea beste aukerarik ez da geratzen ia eskura ezina den hirugarren postura hurbiltzeko.