miércoles, 4 de noviembre de 2009

Azaroaren 7ko partidak, emaitzak

Urnieta erregionala - Touring
Urnieta. Larunbata 7. 16:00 (zintzilik)

Segura 4 - 3 Urnieta jubenilak
Alustiza. Larunbata 7. 16:00
Golak: Endika Garcia (2), Ander Hernandez.
Kronika: Haize hotz eta euripean jokatutako partida beroa izan zen. Bi taldeak zelairatu ziren garaipenaren bila eta lehia bizia ikusi ahal izan zen. Zelaiko ur putzu ugariek ez zuten utzi joko ikusgarririk egiten eta ondorioz joko luzea eginez aritu ziren bi teldeak. Etxekoak errazago iristen baziren ere urnietarren atera, hauek izan ziren lehenak gola egiten. Segurako taldeari gol bat anulatu ondoren aldeko penalti batean berdinketaren gola egin zuten. Franen mutilak gogo berdinarekin jokatzen jarraitu zuten eta urrutiko jaurtiketa batekin berriro aurreratu egin ziren. Hala ere, atsedenaldirako etxekoek berdintzea lortu zuten. Bigarren zati mugituan berriro urnietarrak aurrea hartu zuten. Arbitroak adierazi gabe utzitako penalti bat eta bi jokalari kanporatu izana erabakiorra izan zen azken emaitzan. Seguragoak 10ekin eta Urnietakoak 9rekin jokatzen ari zirela etorri ziren etxekoen azken bi golak eta garaipena. Azken boladan ohikoa bihurtzen ari da arbitroari "hitz egiteagatik" urnietarrak txartelak ikustea.


Urnieta kadeteak. Atsedena.

Tolosa 1 - 12 Urnieta infantilak
Usabal. Larunbata 7. 12:30.

Urnieta infaltil txiki 1 - 5 Martutene
Urnieta. Larunbata 7. 11:30

No hay comentarios:

Publicar un comentario