miércoles, 28 de octubre de 2009

Urriaren 31ko partidak, emaitzak

Mundarro 2 - 1 Urnieta erregionala
Zarkumendegi. Larunbata 31. 15:30

Urnieta jubenilak 3 - 3 Hernani
Urnieta. Larunbata 31. 16:00
Golak: Endika Garcia, Unai Lizeaga, Dani Gomez.
Kronika: Emozio faltarik ez zen izan larunbatean Urnietako zelaian jokatutako partidan. Hernaniarrak partidaren bila zelairatu ziren eta hainbat aukera sortu ondoren markagailuan aurreratzea lortu zuten. Gorritxoek ondo jokatu gabe berdinketaren gola berehala egin bazuten ere, laster etorri zen kanpotarren bigarren gola (penaltiz) eta baita ere ia hirugarrena langara joan zen baloi batean. Bigarren zatiaren hasiera Hernaniko talde berdearena izan zen berehala egin zuten hirugarren gola. Baina gorritxoak ez ziren lokartu eta aurrera jo zuten artilleria guztiarekin, horrela korner batean lortu zuten bigarren gola, eta partida azkenetan zela, aldeko penalti bat aprobetxatuz, berdinketarena. Beraz, Urnietako partida berdinketarekin amaitu zen eta hontaz lehenengo itzulia amaitu da, 3 partida irabazi, 2 berdindu eta bat galduta sailkapeneko hirugarren tokian daude (ikus sailkapena ezkerreko zutabean). Larunbatean hasiko da bigarren itzulia Seguran jokatuko duten partidarekin. Zorte on eta animo!

Hernani 0 - 0 Urnieta kadeteak
Zubipe. Larunbata 31. 10:30

Urnieta infantilak. Atsedena.

Kostkas 4 - 1 Urnieta infantil txiki
Matigoxotegi. Larunbata 31. 11:30

No hay comentarios:

Publicar un comentario