jueves, 25 de marzo de 2010

Juanjo Arregi Euskadiko Selekzioko futbol entrenatzailea

Juanjo Arregi urnietarra Euskadiko Selekzioko futbol entrenatzailea da. 2009ko irailaz geroztik, 16 urte azpiko nesken entrenatzaile lanetan ari da urnietarra.

Nondik iritsi zinen Euskadiko Selekzioko entrenatzaile izatera?
Juanjo Arregi. Nazio mailako entrenatzaile nazional izateko ikastaroa 2009ko ekainean amaitu nuen. Hiru hilabetera, irailean Selekziorako deitu zidaten.

Non entrenatzen duzue?
J.A. Entrenamendu bakoitza probintzia desberdin batean egiten dugu. Herriarteko txapelketaren aurretik, esaterako, lau entrenamendu egin genituen.

Nola ikusten duzu nesken futbolaren egoera?
J.A. Egoera hobetzen ari dela esan daiteke,baina asko dago egiteko oraindik. Baliabideak ez dira ongi erabiltzen eta nesken kategoriak ongi erregulatu gabe daudenez, jauzi handia dago jokalarien eta adinaren artean. 14 urteko neska batek eta 30 urteko ama batek talde berean jokatu baitezakete.

Zer espektatiba edo aurreikuspen dituzue aurtengo urterako?
J.A. Bi fase jada jokatu ditugu. Abenduan Valentzian, eta urtarrilean Tenerifen. 4 partida jokatu genituen, horietatik 2 irabazi eta beste biak galdu egin genituen. Aurtengoz, gure parte-hartzea amaitu da Espainian. Orain deskantsatzea eta hurrengo urterako prestatzea etorriko da.

Zertan desberdinduko zenuke, nesken eta mutilen futbola, desberdintzerik balego?
J.A. Desberdintasunak badira, gorputzak desberdinak baitira. Neskekin nabilenetik ohartzen naiz ordea, neskak kirol honetan berriagoak direlako edo, askoz arreta edo interes gehiago jartzen dutela. Mutilak kasu horretan lasaiago ibiltzen dira.
Teknika erabilgarriak erakutsi eta gero partidatan ikasitakoa praktikan jartzen dute.

Euskaldunak eta Espainiako estatuko jokalariekin alderatuta, nola aurkitzen direla esango zenuke?
J.A. Euskadiko bi talde gara, 16 urte azpikoena eta 18 urte azpikoena. Bidaia berdinean bi partidak jokatzen dira, lehenik gazteena eta segidan helduena. 18 urte azpikoak esaterako, iaz, Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Aurten ez dugu sailkatzerik lortu. Normalean, Euskadiko Selekzioaren kontra beldurrez jokatzen omen dute, normalean talde ona osatzen baitugu.
Katalunian, Valentzian... herrialde horietan ere selekzio indartsuak dituzte baina Euskadi ere puntako 4 edo 5 talde onenetan sartu ohi da, beraz, maila ona izan ohi dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario