lunes, 22 de marzo de 2010

Real Union 1–0 Urnieta jubenilak

Igoera fasea, kronika. Lehenengo zatian joko ona egin zuten Urnietako jokalariek. Egoera guztiz kontrolpean izan ez bazuten ere denfentsa lan bikaina egiteaz gain gol aukerak ere sortu zituzten. Bi zehatz esanda, baina ezin izan zituzten gauzatu eta atsedenean markagailua estreinatu gabe joan ziren aldagelara bi taldeak.
Atsedenean urnietarren sentsazioak ez ziren txarrak, nahiz eta ondo jakin baja ugarien ondorioz ordezko bi jokalari bakarrik zituztela aulkitxoan eserita.
Ondo hasi zuten bigarren zatia ere gorritxoek, baina 20. minutuan etxeko taldearen gola iritsi zen. Jokaldi bikain baten amaiera ezin hobe batean, hain zuzen ere. Hala ere, Franen mutilak ez zuten partida galdutzat eman eta aurrera egiteko indarra eta adorea izan zuten, eta asmatu gabeko hainbat gol aukera sortzeko gai izan ziren. Azkenean, etxekoek gol bakarrari esker hiru puntuak poltsikoratu zituzten, baina zerbait nabarmentzekotan, urnietarren animoak ez zuela behera egin eta partida amaitu arte ez zutela amore eman. Aupa Urnieta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario