lunes, 26 de abril de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea: Urnieta 2–2 Behobia

Urnieta 2–2 Behobia
Golak: Dani Gomez, Unai Lizeaga.
Igoera Fasea, JUBENILAK. Partida borrokatua eta erritmo bizikoa jokatu zuten Urnietako jubenilek. Lehenengo zatian eroso samar jokatuz eta baloia atzetik jokatzen hasiz gol aukera ugari sortu zituzten. Tamalez, bat ere ez zen sareetara joan. Horrela, atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin joan ondoren, bigarren zatian etorri ziren golak. Behobiarrak izan ziren aurrea hartu zutenak baina berehala izan zuten gorritxoak aldeko penalti argi bat eta Danik ez zuen hutsik egin. Berriro kanpotarrak aurreratzea lortu bazuten ere, korner baten hantzeko diren Manexen alboko sakea Unaik buruz errematuta iritsi zen berdinketa. Partidaren azken jokaldian etxekoek hirugarren gola egiteko aukera paregabea galdu zuten, eta puntu banaketarekin amaitu zen larunbatekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario