lunes, 19 de abril de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea: Amaikak Bat 2–0 URNIETA

Amaikak Bat 2–0 URNIETA
Igoera Fasea, JUBENILAK. Franen taldeak Debako Errotazar futbol zelaian ezin izan zuen punturik urratu. Egiari zor, emaitzak besterik adierazten baldin badu ere partida ona jokatu arren, agerian geratu zen egun bi taldeen artean dagoen aldea. Lehenengo zatian, bi taldeen jokoa berdintsua izanagatik gol aukerarik onenak gorritxoenak izan ziren, baina etxeko atezainaren geldiketa bikainak batzuetan, eta urnietarren punteria faltak besteetan, eragotzi zuten markagailuan aurrea hartuta aldageletara joatea.
Bigarren zatian, gehiago izan zen etxeko taldea, eta bi golak etorri ziren, eta handik aurrera ezer gutxi, debarrak jokoa kontrolatzearekin konformatu baitziren. Ia-ia espero zena gertatu zen, eta ez zitzaien hiru puntu garrantzitsuei ihes egiten utzi. Inondik espero ez zena zaletu batzuk harmailetan sortutako iskanbila izan zen, benetan lotsagarria.
Gorritxoek Behobiaren kontra jokatuko dute datorren larunbatean, eta etxeko puntuei ezin zaie ihes egiten utzi oraindik eskura dagoen hirugarren postua lortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario