lunes, 17 de mayo de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea: Urnieta 1–1 EAS08

URNIETA 1 - 1 EAS 08
Golak: Endika Garcia.
Igoera Fasea, JUBENILAK. Larunbatean euri artean jokatu zuen talde gorritxoak denboraldiko etxeko azken partida. Zelaia blai eginik zegoen eta behetik baloia jokatzea erraza ez zenez partida ez zen ikusgarria izan. Bi taldeen jokoa antzekoa izan zen eta markagailuak bukaeran erakusten zuen berdinketako emaitza zen normalena. Ez zuten gol aukera askorik sortu eta bi atezainak lan gutxi izan zuten larunbatean. Atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin joan ondoren bigarren zatiaren amaieran etorri ziren bi golak, etxekoena lehenik bost minuturen faltan eta partidaren azken minutuan bisitariena, zorte txarreko jokaldi batean. Asteburuan Donostian, Sanse, talde liderraren aurka jokatuko duen partidarekin amaituko da aurtengo denboraldia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario