miércoles, 8 de septiembre de 2010

Ricardo Fernandez (Ricard) eta Joxe Manuel Begiristain memoriala



Larunbat eguerdian egin zen Urnietako futbol zelaian Ricard eta Begiristainen ohoretan egiten den memorialaren edizio berri bat.
Urtero bezala, bertan izan ziren jubenil mailako Hernani, Urnieta eta Lasarteko Ostadar taldeak. Emaitzak honakoak izan ziren:
Hernani 1 - Urnieta 0;
Hernani 3 - Ostadar 0;
eta Urnieta 2 (Zinku, Josu) Ostadar 0.

Emaitza hauen ondorioz, honela geratu zen sailkapena:
1. Hernani 6 puntu;
2. Urnieta 3 puntu; eta
3. Ostadar 0 puntu.

Jokalari onenaren saria, Urnieta taldeko Goikok jaso du. Sari banaketa ekitaldian Ricardo Fernandez (Ricard) zenaren alargunak eta Joxe Manuel Begiristain zenaren arrebak lore sorta bana jaso zuten. Torneoko hirugarren partida, Perez Lasa 1. mailako arbitro andoaindarrak epaitu zuen.

Txapelketako argazkiak (©Joxeba Lizeaga)

No hay comentarios:

Publicar un comentario