jueves, 4 de febrero de 2010

Jubenil mailako jokalariekin hizketan

Otsailaren 1a, astelehena. Asteko lehen entrenamendu saioa gozoa izango da, berri-berria delako lortutako azken garaipena. Joko bikaina erakutsiz, gainera. Gaur gustura entzungo dute Fran entrenatzaileak ohiko duen hizketalditxoa. “Gaur pozik ikusten dugu entrenatzailea”, bat datoz horretan Ivan Sardon erdilaria, Unai Lizeaga defentsa eta Iban Bruna aurrelaria. Minutu asko pilatzen ari dira hiruren artean, taldearen bizkar hezurra direla esan daiteke.

Zer moduz doa igoera fasea?
U.L. Nahiko ondo, etxean irabazten ari gara. Aurreko astean (urtarrilaren 22koa) huts egin genuen maila baxuagoko talde baten aurka galduz, baina nahiko ondo goaz.

Aste hauetako prestaketa saioetara bereziki motibatuta al zatozte?
I.S. Giroa ezberdina da, igoera fasean sartu garen lehen aldia delako.
I.B. Ondo goaz gainera, gaizki joanez gero “-zertara sartu gara hemen” esaka arituko ginateke. Baina ondo goaz, beraz, pozik gaude.

Zer nolako aurkariak topatu dituzue?
I.S. Maila beretsuko aurkarien aurka jokatzen ari gara.
U.L. Gu baino talde hobeagorik ez dagoela iruditzen zait. Maila beretsukoak eta baxuagokoak topatuko ditugu. Gure maila berean bi edo hiru talde izango dira, eta horien artean erabakiko da nor igoko den.
Jubenil mailan azken urtea duzue. Zuen helburua, beraz, taldea goian uztea al da?
I.S., U.L, I.B. Bai horixe!

Talde lanaren eredu
Fran Salagre entrenatzailea zelaian dago, eta lehen jokalariak aldagelatik irteten ari dira. Meritu osoa jokalariena dela dio, eta haien lana nabarmentzea nahiko lukeela gaineratu du, “igoera fasean sartu eta dena emateko erabakia ez da klubaren exigentzia izan, jokalariena baizik. Bat eginik daude eta erakusten ari diren konpromiso maila oso handia da”.
Futbolarekin gozatzen eta amesten jarrai dezatela luzaroan. Zorte on!

Jubenilak. IGOERA FASEA
Emaitzak, urtarrilak 30-31
Urnieta–Amaikak Bat 2–1
Golak: Mikel Miranda, Endika Garcia
Pasajes–Behobia 2–2
Sanse–Aretxabaleta B 6–1
Intxaurrondo B–Eas 08 2–3
Baskonia–Real Union B 2–3

Sailkapena, 4.jardunaldia eta gero:
  1. 1.Sanse 7
  2. 2.Real Union B 7
  3. 3.Amaikak Bat 6
  4. 4.Urnieta 36
  5. 5.Aretxabaleta B 6
  6. 6.Behobia 5
  7. 7.Baskonia 3
  8. 8.Eas 08 3
  9. 9.Intxaurrondo B 1
  10. 10.Pasajes 1

No hay comentarios:

Publicar un comentario