lunes, 15 de febrero de 2010

Asteburuko emaitza, otsailak 13-14

Sanpedrotarra 2–1 Urnieta Erreg.
Urnieta infM 3-1 Sanse
Urnieta JubM 1–2 Intxaurrondo
Golak: Ander Hernandez.
Kronika: Larunbateko partidan Franen mutilek kale egin zuten teoriz apalago zen talde baten aurrean. Lehen zatian erabakita geratu zen partida, kanpotarrak aurreratu ziren markagailuan eta etxekoek berehala lortu bazuten ere berdinketaren gola, donostiarrak atsedenaldiaren aurretik berriro aurreratzea lortu zuten urrutitik eginiko jaurtiketa batekin. Bigarren zatian, gorritxoek behin eta berriz izan zituzten gol aukerak baina ez zuten asmatu atea zulatzen eta partidak eta puntuak ihes egin zieten. Datorren asteburua berezia izango da, lehenik larunbatean goizeko 11:00etan Pasajes taldearen aurka jokatuko dute Oreretako Don Bosko futbol zelaian, eta datorren astelehenean iluntzeko 20:30ean jokatuko dute elurtea zela atzeratuta geratutako partida Baskonia taldearen aurka Martuteneko futbol zelaian. Ea bi garaipen lortu eta asteburu honetan galdutako sailkapeneko bigarren tokia berriro eskuratzen duten, animo mutilak!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario