martes, 2 de febrero de 2010

Urnieta Kirol Elkarteak benjamin eta alebin mailara zabaldu nahi du formakuntza

Urnieta Kirol Elkarteak benjamin eta alebin mailara zabaldu nahi du formakuntza. Horretarako futbol eskolak eskainiko ditu, 1998 eta 2001 urteen artean jaiotako haurrentzat.
Eskolak Urnietako futbol zelaian eskainiko dira 16:45 eta 17:45 artean, astearte edo ostegunetan. Eskolarteko kirol jarduerak dituzten haurrak asteartean ager daitezke, eta gainerakoak asteazkenean.
Hilabeteko 16 euro ordainduko dira, 20 euro kiroldegiko kide ez diren kasuetan. Izen ematea kiroldegian bertan izango da otsailaren 12ra bitarte.
Argibide gehiago Kiroldegian eta Urnieta Kirol Elkartean. Kirol jarduera guztiak euskaraz burutuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario