jueves, 25 de febrero de 2010

Urnietako jubenilak, igoera fasea

Baskonia 1–3 Urnieta
Golak: Endika (3)
Otsailak 22. Ez zen partida ikusgarria izan astelehen gauean Martutenen jokatutakoa. Zelai erdian joko trabatua eta gol aukera gutxi ate batean zein bestean, baina urnietarrek ondo baliatu zituzten aukera gutxi horiek. Partidaren azkenaldian bi egunetan jokatzen zuten bigarren partida zela nabaritu zen bi taldeetako jokalariengan eta jokoak nabarmen behera egin zuen. Larunbatean Herrerako zelaian irabaziz sendotu lezakete astelehenean berreskuratutako sailkapeneko 2. postua.

Pasajes 2–1 Urnieta 1
Gola: Jon Ander.
Otsailak 20. Partida berdindua talde gogor baten aurkakoa. Ez zuten galtzerik merezi izan, baina arerioaren ate aurrean sortutako aukera ugariak aprobetxatzen ez zuten jakin. Arbitroren jarduna ere penagarria izan etxekoen joko gogorra behin eta berriz zigorrik gabe utziaz.

Igoera fasea, sailkapena. 7. Jardunaldia:
1.Sanse. 16
2.Urnieta K.E. 12
3.Real Union Club B 11
4 .Amaikak Bat F.T. 10
5.Eas-08 9
6.Behobia C.D. 8
7.Intxaurrondo C.D.B 7
8 .Aretxabaleta B Arizmendi 7
9.Pasajes C.D. 7
10.Vasconia C.D. 4

Jokaldi onenak Aiurri. com gunean:
  • 2010-02-20. On Bosko zelaia. Pasajes 2–1 Urnieta. (Urnietako taldea jantzi urdinarekin)
  • 2010-02-22. Martutene zelaia. Baskonia 1–3 Urnieta. (Urnietako taldea jantzi zuriarekin).

No hay comentarios:

Publicar un comentario